XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZEN-EMATEA ETA KUOTA: Kongresorako izen-ematea hurrengo agiriarekin batera bidaliko den partehartze txartela oso osorik betez, egin beharko da; Eusko Ikaskuntza, IX Kongresoaren Idazkaritza.

Churruca Kalea 7-2 - Donostia-4 Gipuzkoa.

Tno. (943)425111 igorriz.

Partehartze epea 1983ko Ekainaren 30ean ahituko da, epea hau bukatuz gero Kongresoaren Idazkariak ez duela beste izen ematerik onartuko adieraziz.

EKITALDIAK, HARRERAK, IKUSTALDIAK, ETA IRTENALDIAK: IX Kongresoaren Idazkaritzak, gainera ekitaldi sail bat antolatu du eta haietan parte-hartzeko eskubidea izango dute partehartze kuota edozein eratan ordaindu dutenek.

Lor daitezkeen lankidetasun eta laguntzen kalterik gabe, partehartzaileek hauetarako eskubide izango dute: 1- Dokumentazio karpeta, adierazpen eta txosten laburpenen ale fotokopiatu batekin.

2- Eusko Ikaskuntzaren argitalpenetan 25 %eko deskontua, Kongresoaren aktak barne.

3- Aukera litezkeen ikustaldiak, irakasleek eratu eta zuzenduak, hauen berri aurrerago emango zaizuelarik.

4- Beste ekitaldi batzuk.

Guzti honen berri datorren agirian zehatzago emango zaizue.

OSTATUA: IX Kongresoaren Idazkaritzak Bilbaoko hotel edo ostatuen berri zehatzagoak emango dizkizue hurrengo agiri batetan.